Komunikazioan, Marketing-ean eta teknologian espezialista den talde oso bat zure esku

Estudioa

Sua marken sorrera, kudeaketa, garapena eta beraien hazkundea bideratzen duen marketing eta komunikazio estudioa da. Marketing eta komunikazioa ikuspegi orokor batetik ulertzen ditugu, hau da, ez dugu irudiaren itxura soilik garatzen, markaren mugak definitzen ere laguntzen diegu gure bezeroei. Gure lan filosofia komunikazioan, publizitatean eta marketing-ean oinarrituta dago. Artisautza lana balitz bezala, era ulerterraz eta hurbilean buruturiko lana da, gure inguruko enpresentzat pentsatu eta egokitutakoa.

Komunikazio eta marketing ona ez dago zertan enpresaren egitura edo tamainaren araberakoa izan, gure aburuz, edozein enpresarentzat eskuragarri dagoelarik. Sua estudioan diseinu grafiko eta irudi korporatiboan, multimedia sorreran, web, SEO eta SEM garapenean, E-commerce ebazpenetan, marketing-ean eta komunikazio estrategietan lagunduko dizugu. .

Taldea

Guri buruz

Sua estudioa bere bezeroentzat emaitzak lortzeko dena ematen duen jakintza-alor anitzeko taldea da. Diseinu eta komunikazio alorretan azken joeren berri dugun sormen handiko eta esperientzia zabaleko taldea gaituzu. Gure bezeroekin edo gure bezero izan daitezkenekin elkarlanean aritzen gara, beraien helburuak geure eginez. Erronkei aurre egitea gustatzen zaigulako egiten dugu hori, proiektu bakoitzaren atzean dauden pertsonekin konpromisu irmoa hartzen dugularik. Beraien markak gure eskuetan uzten dutenekin elkarlanean aritzeak zehaztasunez, eraginkortasunez, malgutasunez, gardentasunez eta leialtasun osoz lan egitera motibatzen gaitu. Lan hori aitzitik, ez dugu bakarrik egiten. Komunikazio, marketing eta sormenaren ikuspegi berbera duten profesional bikainen laguntzaz bultzatzen eta aberasten dugu gure lana.

Gráfikoa

100%

Digitala

100%

Marketing-a

100%

Kolaboratzaileak

Sua estudioan zure zerbitzura gauden komunikazio, marketing eta teknologian adituak gaituzu. Gure kolaboratzaileak elkarrekin egiten ditugun proiektu guztiak aberasten dituzten esperientzia zabaleko profesional konprometituak dira. Lanarekiko grina eta kolaborazioari buruzko iritzi bera dauzkagu: mundu globalizatuan, indarra elkartasunak dakar, guztien baturaz sendoagoa eta eraginkorragoa izango delarik lorturiko emaitza.
Helburu nagusia emaitzak lortzea izanik, ongi antolatutako eta koordinaturiko taldeak bezeroak behar duena ulertzen duenean, proiektu bakoitzean bezeroen itxaropenak gaindituko ditu, ezinbestez.
100
Profesionaltasuna
Egunez egun bere lanarekin konpromezu eta inplikazioa duten pertsonak

Iván Lázaro Debamatika

Iván Lázaro Debamatika

Sistemen administrazio eta aplikazioen garapenean goi-mailako teknikaria

Sistema informatiko eta web programazioen proiektuen ezarpenean aditua.

Xabier Irazola Debamatika

Xabier Irazola Debamatika

Sistemen informatikan goi-mailako injinerua

Aplikazioen diseinu eta programazioen arduraduna. Base datuen diseinu eta administrazioaren arduraduna.

Isabel Santiago El espejo del Coaching

Isabel Santiago El espejo del Coaching

Coaching-ean, neurolinguistika- programazioan eta adimen emozionalean aditua

Enpresen komunikazio gaitasunen garapenerako coach exekutibo eta hezitzailea.

Juanjo Marcos Webspecialista

Juanjo Marcos Webspecialista

Web aditua.Sistemen administratzailea, programatzailea eta CMS Joomlan web-ak garatzen dituena.

Diseinu, garapen eta web leku (SEO), online- marketing (SEM) eta hosting-ean aditua.

Iñigo Aranbarri Community Manager

Iñigo Aranbarri Community Manager

Ikus entzunezko komunikazio, publizitate eta harreman publikoetan lizentziatua

Sare sozialetan eta marketing 2.0-n aditua.