GRAFIKOA

Branding eta ikusizko informazioa

Sua estudioan, diseinu grafikoa lan jarrera modura ulertzen dugu, publizitatea osatzen duen edozein arlotara aplikaturikoa, alegia. Era horretan, forma zein fondoa zaintzea ezinbestekoa suertatzen da markaren baloreak era egokian transmititu ahal izateko.

Egun diseinu grafikoa garrantzi handikoa da produktu zein zerbitzu bat eskaintzen duen enpresa edo pertsonentzat.

Lehiakortasun handiko merkatu globalean, kontsumitzaileak ez du soilik produktu edota prezio bat bilatzen, bereak diren baloreak dauzkan irudi baten babesa ere bilatzen du, marka bat, alegia.

Diseinu grafiko egokia ezinbestekoa da markaren sorreran eta kudeaketan, beraz, markaren garapeneko lehenengo fasean identitate korporatiboaren lanketa egingo da. Garaturiko irudiak komunikazio, publizitate eta sustapen lanetan islatuko dira (liburuxka, web, mailing, display, kartel, txartel, iragarki, katalogo…).

Baliabide grafikoak
  • Irudi korporatiboa (logotipoa, tipografia, aurkezpena, sales folder-ak …)
  • Diseinu editoriala (liburuxkak, katalogoak, memoriak, txostenak …)
  • Publizitate-diseinua (iragarkiak, liburuxkak, kartelak, markesinak, panelak, display-ak, plv, stand-ak …)
  • Argazkilaritza
  • Bideoak (korporatiboak, publizitatezkoak, spot-ak …)

Zehaztasuna

100%

Efikazia

100%

Eraginkortasuna

100%